Gaur goizean Izaskunera igo naiz. Izaskunera
igotzeko karreteratik igo gara. Igotzen hasi baino lehen ez ditugu beroketak
egin eta poliki-poliki igotzen hasi gara.
Paseo moduko bat egin dugu esfortzu asko egin
gabe. Santa Klaratik igo gara eta gora iristean deskantsu txiki bat egin dugu
eta gero Ibarratik jaitsi gara. Jaistean erritmo azkarrago batean jaitsi gara
aldapa behera zelako. Behera jaisterakoan ez ditugu lasaitasuneko ariketak
egin.
Esnatu naizenean, 62 pultsazio nituen minutuko.
Izaskunera igotzen hasi aurretik 66 pultsazio mintuuko eta Ibarratik
jaisterakoan, azkarrago gindoazenez, 85 pultsazio nituen minutuko.
Goizean deskantsatuta jaiki naiz eta eguraldi
nahiko ona eta euririk gabe egiten zuenez kirol pixka bat egitea pentsatu dut.

No hay comentarios:
Publicar un comentario