11. SAIOA
Gaur, urriaren 29a, ez naiz oso
pozik jaiki astelehena zelako. Esnatu naizenean 66 pultsazio/minutuko nituen.
Bazkaldu eta segituan, Andonirekin
bizikletan ibiltzera joan naiz. Entrenamendua hasi aurretik 78 pultsazio/minutuko
nituen eta nire beroketa Tolosako parkeraino bizikletan erritmo lasai batean
joatea izan da. Legorretara joan gara (ez azkar ezta poliki ere) bizikletan
bidegorritik Alegiatik pasatuz. Legorretara iristean, 120 pultsazio/minutuko
nituelarik, argazkia atera dugu eta berriro, bide berdinetik, Tolosarantz joan
gara. Usabalen banatu egin gara eta ni Ibarrara Kondeko aldapatik jaitsi naiz
erritmo lasai batean. Entrenamendua amaitzean 90 pultsazio/minutuko nituen.
Orain, dutxatu ondoren, pozik
sentitzen naiz eta pixka bat nekatuta nago.
Hau da Legorretara iristean
ateratako argazkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario