2012/10/29

15.SAIOA: LEGORRETA


15. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/10/29, nekaturik esnatu naiz. Pultsazioa hartu, 78 pultsazio minutuko, gosaldu eta eskolarantz abiatu naiz. Fisikoki ondo nengoen baina mukiekin nago eta, gaurko hotzarekin, zer esanik ez.

            Arratsaldeko eguraldi aparta ikusirik, Mikelekin Legorretara joateko plana egin dut. Etxetik atera aurretik 102 pultsazio minutuko nituen. Goizean 600 metro egin ditugunez, Mikeli lasai-lasai joateko eskatu diot, eta halaxe egin dugu.

            Legorretara iristerakoan 144 pultsazio minutuko nituen, herriaren hasieran sekulako aldapa baitzegoen. Argazkiak atera eta etxerantz abiatu gara.



            Etxera iristerakoan ez dut lasaiketa espezifikorik egin.

            Orain Amaia lehengusiñaren konpainia daukat, besterik gabe,

            Hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario