2012/10/15

11.SAIOA: IZASKUN ETA HARATAGO, BIZIKLETAZ


11. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/10/15, oso nekatuta jeiki naiz, bart "Aida" bukatu arte geratu bainintzen telebista ikusten. Pultsazioa hartu berri eta gero, 60 pultsazio minutuko, eskolarantz abiatu naiz. Animikoki, lehen esan bezala, nekaturik nengoen eta fisikokin, berriz, oso ondo, zubia dela eta deskantsatu egin baitut.

            Arratsaldean Hasier, Mikel eta Unaiekin Izaskunerantz joateko plana egin dut, hori bai, errematatzeko, bizikletaz. Hasi baino lehenagoko pultsazioa 66-koa zen, minutuko eta gaurkoan ez dut beroketarik egin.

Nekatu egin naiz (dexente gainera) baina pena merezi izan du; izan ere, Izaskunera iritsi eta aurrerago joan gara, Uzturrera igotzeko bigarren bidegurutzean ezkerrera hartuz, eskuinera ordez eta bide polit bat ezagutu dut.

            Horrela bada, Orita baserriraino iritsi gara. Bertan argazkiak atera eta pultsazioa hartu dut: 168 pultsazioa minutuko, hain zuzen ere. Ondoren, pixkanaka-pixkanaka, beruntz jeitsi gara eta Ibarrako tenis zelaian pare bat luzaketa egin ditugu, lasaiketa moduan.




           Dutxatu berri nago eta oso gustura sentitzen zait. Gainera, oraingoan nire lehengusinaren konpainia daukat, bisitan etorri baizait.

            Hurrenarte!



No hay comentarios:

Publicar un comentario