Urriaren 15, astelehena eta Fisikako azterketa. Asteburu luzea pasa eta gero, 50 pultsazioa nituen, lau egun festa eduki ondoren(greba kontuan hartuz).
Bazkaldu eta gero, Andonirekin, Unairekin eta Mikelekin bizikletan ibiltzera joateko plana egin dut. Entrenamendua hasi aurretik 70 pultsazio nituen eta berotzeko luzaketa batzuk egin ditut. Ibarrako teniseko kantxan gekditu gara eta Izaskunera bizikletan igo gara Ibarrako bidetik. Asko nekatu gara Izaskunera igotzen eta bertan deskantsatu egin dugu baita ere ura edan. Uzturrerantz doan bidea hartu dugu baina eskuinetaranzko bidea hartu dugu (Uzturrera joateko goraka hartu behar delako). Bertatik Orita baserrira joan gara; hortik Berastegi eta Berrobira joateko bidea hartu dugu, baina luze egingo zitzaigunez buelta erdia eman dugu. Berriro ere Oritatik pasatzean argazkiak atera ditugu. Ondoren, Izaskunetik pasa eta gero, Ibarrara jaitsi gara eta teniseko zelaian estiramendu batzuk egin ditugu bihar agujetak ez izateko. Bide guztia erritmo on batean egin dugu (igoera egin ezik). Azkenean, bakoitza bere etxera joan da. Entrenamendua bukatzean, 85 pultsazio nituen.
Orain, dutxatu eta gero, ondo nago (pixka bat nekatuta) naiz fisikoki eta oso pozik nago buelta polita egin dugulako.


No hay comentarios:
Publicar un comentario