2012/10/16

8. SAIOA


8. SAIOA

            Gaur, urriaren 16a, fisikoki ondo nengoela jaiki naiz eta animikoki normal sentitzen nintzen. Esnatu naizenean, 54 pultsazio/minutuko nituen.

            Bazkaldu eta gero, Pablorekin eta Andonirekin ibiltzera joateko plana egin dut. Entrenamendua hasi aurretik 72 pultsazio/minutuko nituen eta hankak estiratu ditut: izterrak, bolak eta txorkatilak. Ibarran gelditu naiz Andonirekin eta Pablorekin eta Belauntzara joan gara oinez errepidetik eta hartu ditugun bidezidorretatik; bertan ur pixka bat edan dugu eta argazki batzuk atera ditugu elizaren parean. Gero, Leaburura joan gara, berriro ere errepidetik, eta bertan ere ur trago bat edan eta argazkiak atera ditugu frontoian. Leaburutik jaistean banatu egin gara: ni, bakarrik, Ibarrara jaitsi naiz Voight enpresaren aurretik pasatuz eta Ibarrako hilerriko eskaileretatik jaitsiz. Bide guztia erritmo antzeko batean egin dugu: ez gara joan ez oso azkar, ezta oso poliki ere. Etxera iristean, hasieran bezalaxe, estiramendu batzuk egin ditut eta 90 pultsazio/minutuko nituen.

            Orain pozik sentitzen naiz eta ez nago nekatuta.

            Hauek dira Belauntzan eta Leaburun ateratako argazkiak: 




No hay comentarios:

Publicar un comentario