7. SAIOA
Gaur, urriaren 15a, ez naiz oso
pozik jaiki astelehena delako eta Fisikako azterketa nuelako. Asteburu luzea
pasa eta gero, ondo deskantsatuta nengoen eta esnatu naizenean 48
pultsazio/minutuko nituen.
Bazkalostean, Andonirekin,
Hasierrekin eta Unaiekin bizikletan ibiltzera joateko plana egin dut.
Entrenamendua hasi aurretik 66 pultsazio/minutuko nituen eta ez dut beroketarik
egin. Ibarrako teniseko zelaian geratu gara laurok eta Izaskunera joan gara
bizikletan Ibarrako bidetik. Asko nekatu gara Izaskunera igotzen eta bertan
atsedenaldi bat egin dugu eta ura edan dugu. Gero, Uzturrerantz doan bidea
hartu dugu baina bidegurutzean eskuinetaranzko hartu dugu (Uzturrera joateko
goraka hartu behar da). Bertatik Orita baserrira joan gara; hortik Berastegi
eta Berrobira joateko bidea hartu dugu, baina luze egingo zitzaigunez buelta
erdia hartu dugu. Berriro ere Oritatik pasatzean argazkiak atera ditugu.
Ondoren, Izaskunetik pasa eta gero, Ibarrara jaitsi gara eta teniseko zelaian
estiramendu batzuk egin ditugu bihar agujetak ez izateko. Bide guztia erritmo
on batean egin dugu. Azkenean, bakoitza bere etxera joan da. Entrenamendua
bukatzean, 90 pultsazio/minutuko nituen.
Orain, dutxatu eta gero, oso ondo
sentitzen naiz fisikoki eta oso pozik nago buelta polita egin dugulako.
Hau da Oritan ateratako argazkia:
No hay comentarios:
Publicar un comentario