2012/10/31

12. SAIOA


12. SAIOA

            Gaur, urriaren 31, kostatu egin zait jaikitzea logura nuelako, baina fisikoki ongi sentitzen nintzen. Esnatzean 60 pultsazio/minutuko nituen.

            Bazkaldu eta gero, bizikletan ibiltzera joan naiz bakarrik. Entrenamendua hasi aurretik 84 pultsazio/minutuko nituen eta ez dut beroketarik egin; animikoki normal sentitzen nintzen, nahiz eta 4 egun jai izan, azterketetarako ikasi behar dudalako; eta fisikoki, jaikitzean bezala, ongi sentitzen nintzen. Bizikletaren gainean, Eskolapioetara igo naiz Ibarrako aldapatik eta bertatik Zazpi Bideetara joan naiz (Ibarratik Zazpi Bideetara egin zait zatirik zailena aldapa gogorrak daudelako eta Zazpi Bidetako tramu batzuetan atzeko gurpila irristatu egiten zitzaidalako). Bertan atsedenaldi bat egin dut eta argazki bat atera dut. Zazpi Bideetatik Leaburura joan naiz. Leaburun, beste atsedenaldi bat egin dut eta argazkiak atera ditut. Leaburutik Belauntzara (bertan argazki bat ere atera dut) eta Belauntzatik  Ibarrara oso gustura egin ditut aldapa behera delako zati guztia. Entrenamendua amaitzean beroketa batzuk egin ditut eta 114 pultsazio/minutuko nituen.

            Orain nekatuta sentitzen naiz, baina pozik nago aste honetako entrenamenduak bukatu ditudalako.

            Hauek dira bidean zehar aterata ditudan argazkiak:  






No hay comentarios:

Publicar un comentario