2012/10/30

6. Entrenamendua: Andonirekin Loatzora

6. Entrenamendua:
  Gaur, 2012/10/30, nahiko deskantsatuta jaiki naiz baina baita nahiko agobiatuta ere; arterketa astea gainean baitugu. Esnatzean nire pultsazioak 72 pultsazio minutuko ziren. Eskolan apur bat antolatu dut neure burua eta horrela dexente lasaitu naiz.

  Goiza nahiko laburra egin zait eta zerua oskarbi zenez, arratsaldean,  Andonirekin Loatzora joatea erabaki dut. Etxetik ateratzean, nire pultsazioak 95 pultsazio minutuko ziren eta bizikleta hartu eta Adonik eta nik adostutako lekura joan naiz. Ez dut luzaketarik egin baina bizikletaz egindakoa beroketa bezala kontsidera daiteke. Azkar batean joan garela onartu beharra daukat eta Loatzora iristean nire pultsazioak 172 pultsazio minutuko ziren. Loatzon apur bat deskantsatu ondoren, Tolosara itzuli gara. Loatzon argazki hauek atera ditugu:



   Ez dut luzaketarik egin etxera iristean eta nire pultsazioak 86 pultsazio minutuko ziren. Etxean dutxa bat hartu eta testu hau idatzi dut. Orain oso lasai eta pozik sentitzen naiz(nahiz eta nekatuta egon ) egin beharrekoa egin dudalako eta gainera mendi berri baterako bidea ikasi dudalako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario