7.Entrenamendua:
Gaur, 2012/10/31, fisikoki eta animikoki nekatuta jaiki naiz. Esnatzean nire pultsazioak 70 pultsazio minutuko ziren. Atzotik nahiko nekatuta nago fisikoki eta animikoki berriz azterketak gainean ditugulako.
Hala ere, goiza berehala pasa zait eta eguraldia ona zenez eta asteko entrenamenduak gainetik kentzeko Uzturrera joatea erabaki dut. Bazkaldu ondoren luzaketa labur batzuk egin ditut eta berehala Uzturrerantz abiatu naiz. Etxetik ateratzean nire pultsazioak 85 pultsazio minutuko ziren. Bidaia osoa nahiko azkar egin dut denbora aprobetxatu ahal izateko. Izaskundik igo dut mendia eta gailurrera iristean nire pultsazioak 170 pultsazio minutuko ziren. Erdi korrika jaitsi eta etxerantz abiatu naiz. Etxera iristean nire pultsazioak 115 pultsazio minutuko ziren.
Etxean zuzaketa batzuk egin ditut entrenamendua egiterakoan molestia batzuk sentitu ditudalako hanketan. Gero dutxatu egin naiz eta oran oso nekatuta eta pozik nago aste hontako entrenamenduak amaitu ditudalako.
Uzturren argazki hauek atera dizkidate:
No hay comentarios:
Publicar un comentario