1.Saioa: Ibiur urtegia bizikletan
1.Entrenamendua
Astelehena, 2012/10/01, nire lehenengo entrenamendua egin dut. Nekatuta
esnatu naiz, atzo Aida ikusi bait nuen. Esnatu bezain laster pultsazioa hartu
dut, 60-koa zen. Nekatuta eskolara joan naiz eta bertan aspertu eta korri egin
dut (heziketa fisikoa nuelako).
Arratsaldea
3etatik aurrera libre nuenez, hasi baino lehenago pultsazioa hartu dut berriro
ere eta, 72-koa zen minutuko. Beroketa moduan, nire etxetik Mikelen etxera
korrika joan naiz. Mikelekin estiramendu batzuk egin
ditut, gehien bat hankak.
Mikel eta biok Ordizi aldera joan gara. Bide erdian, Baliarrainera igotzea
otu zaigu eta martxa onean goraino igo gara nahiz eta aldapa oso gogorra izan.
Ibiur presan atera dugu argazkia oso bista politak baizeuden.
Buelta lasai-lasai egin dugu, erritmo onean baina nekatu gabe. Etxera
iritsitakoan kronometroa gelditu dut eta honako denbora hau egin dugu: 1h 32min
23s eta nire pultsazioak hauek ziren: 120-koa.
Hau izan da ateratako argazkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario