2012/10/02

8. SAIOA: ORDIZIARA BIZIKLETAZ


8. ENTRENAMENDUA

            Gaur, 2012/10/02, nekatuta esnatu naiz. Pultsazioa hartu, 54 pultsazio minutuko, eta eskolarantz abiatu naiz. Atzoko agujetak nabariak nituen eta “min” pixkat egiten zidaten, baina tira.

            Goizean, heziketa fisikoan, 4x10 froga egin dugu eta hanketan molestia antzeko bat nabaritu dut. Hala ere, arratsaldeko eguraldi aparta ikusita, Mikelekin Ordiziara bizikletaz joatea erabaki dut. Mikelekin geratu baino lehenago, beroketa moduan edo, estiramentu batzuk egin ditut, hankak zirela medio.

            Gaur ez naiz oso motibaturik egon, hankaren molestia zela eta. Dena dela, lortu dugu, azkenean, Ordiziaraino iristea. Bizikletan hasi baino lehenagoko pultsazioa 72koa zen, minutuko; bukatzerakoan, berriz, 150koa.




            Estera iristean berriro ere pare bat luzaketa egin ditut, hankak lasaitzeko. Ondoren dutxatu eta goxo-goxo sofan etzan naiz.

            Dagoeneko egin dut aste hontakoa ere, hurrenarte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario