3. SAIOA
Gaur, urriaren 1a, ez naiz batere pozik jaiki astelehena delako. Fisikoki
ongi sentitzen nintzen, baina bizkarreko min pixka bat nuen. Esnatu naizenean
54 pultsazio/minutuko nituen. Bazkaldu ondoren eta etxerako lanak egin eta
gero, eguraldi oso ona egiten zuenez, Hasierrekin bizikletan ibiltzera joateko
plana egin dut.
Entrenamendua hasi aurretik 60 pultsazio/minutuko nituen eta ongi sentitzen
nintzen fisikoki. Hasierrekin estiramendu batzuk egin ditut: gehien bat bizkarra
eta hankak estiratu ditugu. Gure plana Ordiziara joatea zen eta Ibarratik
hasita, Tolosa pasa ondoren, bide-gorritik Alegia eta Ikaztegieta pasa ditugu,
baina orduan Baliarrainera joateko bidegurutzea ikusi dugu eta bide hori
hartzea erabaki dugu. Baliarraingo Ibiur urtegiraino joan gara. Aipatutako
bidegurutzetik urtegiraino dena aldapa zen eta gogorra egin zaigu ez zegoelako
atseden egiteko unerik. Iritsi naizenean 120 pultsazio/minutuko nituen. Joaneko
bidea nahiko azkar egin dugu eta bueltakoa pixka bat polikiago.
Entrenamendua amaitzean, hasieran bezalaxe, estiratu egin dut eta 72
pultsazio/minutuko nituen. Orain dutxatu berri nago eta pozik sentitzen naiz,
nahiz eta pixka bat nekatuta egon.
Hau da Ibiur-era iristean atearatako aragzkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario