7. ENTRENAMENDUA
Gaur, 2012/10/01, nahiz eta nekaturik jeiki oso pozik
nengoen. Esnatu bezain pronto pultsazioa hartu dut, 60 pultsazio minutuko, eta
eskolarantz abiatu naiz.
Goizean tripako mina sentitu dut baina egunak aurrera
egin ahala hobeto sentitzen joan naiz. Azkeneko Orduña irakaslea etorri ez
denez, azkar batean bazkaldu eta Uzturrera igo naiz. Fisikoki ondo nengoen, arazorik gabe, tripako minarik gabe eta motibatuta.
Gaur beroketarik ez dut egin. Ibiltzen hasi baino lehen,
Dama berdeko elizean, 96 pultsazio minutuko nituen, jada pixkat ibili baitut. Iritis
naiz, bada, Uzturre puntara, ordubete baino pixka bat gutxiagon, eta bertan
argazkiak ateratzeko geldiunea egin ostean, Loatzora joatea erabaki dut. Uzturre
puntan 186 pultsazioa nituen, minutuko, azkar igo naiz eta (agian norbaitentzat
motel baina tira).
Iritis naiz Loatzora eta, argazkia atera behar nuenean,
argazki kamerako bateria agortu zait. Hau amorrazioa hau! Une batez inguruak
ikusi eta, azkenean, Tolosara abiatu naiz.
Estera iristerakoan, lasaiketa moduan edo, musika lasaia
entzun dut soilik. Ondoren dutxa bat hartu eta inglesera joan naiz. Bidean
Asier irakaslea ikusi dut!
Biharartee!
No hay comentarios:
Publicar un comentario