4. SAIOA
Gaur, urriaren 2a, ez naiz oso pozik
jaiki kosta egin zaidalako jaikitzea. Esnatu naizenean ez nituen pultsazioak
notatzen, nahiz eta ahalegindu naizen. Eskolatik bueltan eta bazkaldu eta gero,
Andonirekin bizikletan ibiltzera joan naiz.
Entrenamendua hasi aurretik 66
pultsazio/minutuko nituen eta ez dut beroketa espezifikorik egin. Pozik
sentitzen nintzen bizikletan ibiltzera joateko eguraldi perfektua egiten
zuelako, atzoko moduan. Entrenatzen hasi aurretik hankak nahiko kargatuta
nituen eta pixka bat nekatuta nengoen. Gaur, atzo ez bezala, Ordiziaraino joan
naiz bizikletan Andonirekin bide-gorritik Tolosa, Alegia, Ikaztegieta,
Legorreta eta Itsasondo gurutzatu ondoren. Erritmo ona eraman dugu eta nekatu
ere egin naiz, ni behintzat. Iritsi garenean 126 pultsazio/minutuko nituen.
Buelta ere erritmo onean egin dugu, baina Usabal aldetik Ibarraraino polikiago
joan naiz. Joan-etorria ordubete eta hogei minututan edo egin dugu Bukatzean estiramendu
batzuk egin ditut (hankak gehien bat) eta 84 pultsazio/minutuko nituen.
Orain oso pozik nago, nahiz eta
nekatuta sentitu.
Hau da Ordiziara iristean ateratako argazkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario