12. Entrenamendua:
Gaur, 2012/11/19, animikoki pozik jaiki naiz baina fisikoki nekatuta. Esnatzean nire pultsazioak 78 pultsazio minutuko ziren. Frantsesarekin eskolara joan naiz goizean eta goiza nahiko astuna egin zait. Arratsaldean, frantsesekin batera, eskalatzera joatea erabaki dugu. Frantsesak jaso ditugu lehenik eta kalean apur bat ibili ondoren Oargi mendi elkartera joan gara, bertan baitago rokodromoa.
Lehenengo 10 minutuetan luzaketa batzuk egin ditut, gogortuta nengoenez lesioak eragozteko. Luzatu baino lehen nire pultsazioak 85 pultsazio minutuko ziren. Hasieran "bulderrean" aritu gara pixka bat eta ondoren goruntz igotzen ahalegindu gara. Ariketa egitean pozik sentitu naiz baina fisikoki nekatuta. Azken minutuetan besoetako muskuluak erlaxatu eta luzatu ditut. Hau egin eta gero nire pultsaziok 115 pultsazio minutuko ziren.
Etxera iristean, dutxa bat hartu eta afaldu egin dut. Orain testu hau idatzi eta ohera joango naiz ondo deskantsatzeko.
Hauek dira ariketa egitean atera ditudan argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario