13. Entrenamendua:
Gaur, 2012/ 11/ 23, animikoki pozik eta deskantsatuta jaiki naiz. Esnatzean nire pultsazioak 55 pultsazio minutuko ziren. Fisikoki ondo nengoenez anaiarekin buelta bat ematea erabaki dut.
Etxetik irtetean nire pultsazioak 62 pultsazio minutuko ziren. Ez berotu eta ezta luzatu ere egin gabe joan gara. Lehenengo, San Blas auzora igo gara , ondoren Ibarraraino joan gara eta Ibarratik Izaskun auzora igo gara. Itzulera osoa bide berberatik egin dugu eta oso ondo sentitu naiz, erlaxatuta eta pozik. Etxera iristean nire pultsazioak 75 pultsazio minutuko ziren.
Etxera iritsi eta berehala bazkaldu egin behar izan dugu, jada berandu baitzen. Oso ondo sentitu naiz ariketa egiten eta orain bazkaldu eta gero testu hau idazten ari naiz lasai lasai.
Hauek dira Izaskunen ateratako argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario