2012/11/24

15.saioa: korri egitera

15.Entrenamendua

Gaur goizean, 57 pultsazio minutuko nituen eta korri egitera joan naiz. Animikoki ondo nengoen kirola egin aurretik. Fisikoki berriz, kirola egin aurretik ondo nengoen. Kirola egin aurretik 58 pultsazio nituen. Beroketa moduan, ibiltzen hasi naiz Tolosa aldera eta ondoren korri egiten hasi naiz. Ibarratik irten eta Zumardia handiraino korrika joan naiz. Bertan, deskantso txiki bat egin dut eta berriro korrika Ibarraraino etorri naiz. Lasaitasunera itzulia egiteko, ibiltzen joan naiz seinaleraino, dena bukatu eta gero 100 pultsazio nituen.

Orain nekatuta nago, baina oso pozik nago entrenamenduen lana bukatzeko entrenamendu bakarra gelditzen zaidalako.

                          Argazki hau atera dut bukatu baino lehen:



                         

No hay comentarios:

Publicar un comentario