16.Entrenamendua
Gaur, 2012/11/25, fisikoki eta animikoki nahiko oso pozik esnatu naiz. Esnatutakoan nire pultsazioak 54koak ziren. Eguerdian, bazkaldu eta gero, fiskika pixka bat ikasi eta, azken entrenamendua egitera joan naiz.
Aitaren bizikleta hartu dut (nere bizikletako radioak puskatuta daudelako eta arsuagan utzi dudalako) 86 pultsazioekin. Luzaketa batzuk egin ditut eta baita ere pixka bat berotu. Leaburura Belauntzatik igo naiz, bertan argazki bat atera dut eta gorantz abiatu naiz. Leaburura iristean nire pultsazioak 120koak ziren. Leaburun trago pare batzuk hartu ditut eta gero, berantz abiatu nahiz toki berdinetik. Etxera azkar batean iritsi naiz eta 90 pultsazio minutuko nituen.
Etxean, dutxatu ondoren, fiski bukatu eta F1 ikusten jarri naiz. Entrenamendua egiten oso gustura egon naiz. Orain berriz, nahiko nekatuta nago, baina hala ere, oso pozik nago entrenamenduak egiteari utzi diodalako.
Leaburu bidean, argazki hauek atera ditut:



No hay comentarios:
Publicar un comentario