2012/12/11

1. entrenamendua 12-12-11


Gaur, Abenduaren 11a, fisikoki eta animikoki oso ondo jaiki naiz. Nire pultsazioak 58 minutuko ziren. Asteartero bezala, 6etan entrenatzea joan naiz.

Berazubira iritsitakoan, pultsazioak zerbait altuak ziren zeren eta aurretik errekonozimendu medikoa izan dut, 90 ziren minutuko. Entrenamenduarekin hasteko, 10 minutu egin ditut korri belarretik pistatik egin beharrean, periostitisa dela eta. Ondoren, ondo estiratu eta abdominal, lunbare eta flexioak egin ditut. Honekin bukatutakoan hesi ariketak egin ditut, 3 aldiz errepikatzen ariketa bakoitza, gero luzera jauziko fosoan 2 pausuko karrelirarekin, triple, penta eta deca egin ditut bakoitza 6 aldiz errepikatuz. Gero, takoetatik irteerak egin ditut iltzezko zapatilekin, 2 aldiz lehenengo hesiraino, beste bi bigarreneraino eta beste bi hirugarreneraino. Eta entrenamenduarekin amaitzeko 60 eta 80 metroko serieak egin ditut hesiekin, 4x60 eta 4x80. Seriekin amaitzean estiratu egin dut berriro ere. Egia esan, molestia piskatekin bukatu dut periostitisan. Entrenamendua guztiz amaitzean nire pultsazioak 110 ziren minutuko.

Etxera iritsitakoan, egiten duen hotzarekin dutxa bero-bero bat hartu dut eta gero izotza jarri hankan. Entrenamenduko sentsazioak oso onak izan dira, asteburu honetan dugu tenporadako lehen konpetizioa.

Argazki hauetan ikusten dira entrenamenduko hainbat ariketa: 





No hay comentarios:

Publicar un comentario