2012/12/15

2. entrenamendua 12-12-14


Abenduaren 14ean, ostirala, animikoki ondo jaiki nintzen baina fisikoki ez nengoen oso ondo zeren eta ostegunean fisioan egon nintzen, eta ez nekien nola ibiliko nintzen arratsaldeko entrenamenduan. Esnatutakoan nituen pultsazioak 60 ziren minutuko.

Entrenamenduaren hasieran pultsazioak 78 ziren minutuko. Egunero bezala, entrenamendua hasteko 10 minutu rodatu ditut belarretan eta ondoren ondo estiratu dut, abdominal, lunbare eta flexioak ere egin ditut, eta ondoren alineamendu batzuk.
Estiramenduekin amaitutakoan, 8 hesi jarri ditut 5 hankatara, eta salto bertikalak egin ditut, 8 aldiz errepikatuz.
Gero seriekin hasi gara, 9x300m-ko seriekin. 51-52 segunduen artean egin behar nituen, 8 minutuko errekuperazioarekin. Egia esan nahiko nekatuta bukatu dut eta minik gabe. 120 pultsazio nituen minutuko.
Bukatutakoan ondo estiratu dut larunbateko konpetizioan ondo egoteko.

Argazki hau estiratzen geundenekoa da:



No hay comentarios:

Publicar un comentario