2012/12/21

3. entrenamendua. 12-12-21


Gaur, 2012-12-21, fisikoki ondo jaiki naiz baina animikoki pixka bat urduri nengoen biologiako azterketa zela eta. Esnatutakoan nituen pultsazioak 58 ziren minutuko.

Entrenamendua hasi aurretik nire pultsazioak 80 ziren minutuko. Hasteko 10 minutu rodatu ditut belarretan. Ondoren beti bezala, estiratu, abdominal, lunbar eta flexioak egin ditut. Hau egin eta gero ariketekin hasi naiz, desplazamendu ariketak egin ditut (parafernalia, martxa, “segundos de triple”…) 60 metrotan, ariketa bakoitza 2 aldiz errepikatuz. Gero arrastreak egin ditut 12.5kg-rekin, 6 aldiz 20 metrotan.
 Eta entrenamenduarekin bukatzeko 150m-tako 6 serie egin ditut, 21.5 segundoetan bakoitza. Bukaerarako leher eginda nengoen. Entrenamendu amaierako pultsazioak 125 ziren minutuko.


Argazki hau 150ak egiteko berotzen nengoenean da: 




No hay comentarios:

Publicar un comentario