2012/12/23

4.entrenamendua 2012-12-22


Gaur, abenduaren 22a, oso ondo jaiki naiz animikoki zein fisikoki. Goizean 59 pultsazio nituen minutuko.

Entrenamenduaren hasieran nire pultsazioak 89 ziren minutuko. Hasteko 10 minutu rodatu ditut progresiboki. Ondoren ondo estiratu dut eta abdonimal, lunbar eta flexioak egin ditut. Gero hesi ariketekin hasi naiz, 6 hesi jarri ditut, 4 metrotara bat bestearengandik, eta bat eta bestearen artean pausu bakarra emanez pasa behar nituen, eta horrela 8 aldiz errepikatuz. Honekin amaitutakoan serieekin hasi naiz, 100m hesietako serieekin. 8 aldiz egin ditut, 4 minutuko errekuperazioarekin. 
Hankak nekatuta bukatu dut, eta 121 pultsazio nituen minutuko. Serieekin amaitzean  berriro ere ondo estiratu dut.

Etxera iritsitakoan dutxa bero bat hartu dut, eta segituan afaltzera joan naiz.


Serieak egin ondoren estiratzen:


No hay comentarios:

Publicar un comentario