Abenduaren 24ean, oso
ondo jaiki nintzen fisikoki zein animikoki, baina pereza pixka bat ere banuen
24 izanda entrenatzea joan beharra zegoelako. 57 pultsazio nituen minutuko.
10etan entrenatzera joan nintzen, oso
eguraldi ona egiten zuen. Entrenamendua hasi aurretik 70 pultsazio nituen
minutuko. Hasteko, 10 minutu rodatu nituen. Gero, kanpoan estiratu nuen
eguraldi ona zela eta, gimnasio barruan egon ordez. Estiramendu guztiekin bukatu ondoren hesi ariketak egin nituen, 5
hesi 15 hankeko distantziara 0,76m ko hesiekin. Ariketa bakoitza 3 aldiz
errepikatuz.
Gero irteerak egin
nituen takoetatik. 3 aldiz lehengo hesiraino, beste 3 bigarreneraino eta beste
3 hirugarreneraino.
Eta entrenamenduarekin
amaitzeko, 60m ko serieak egin nituen 6 aldiz, hesiekin, 3 minutuko
errekuperazioa hartuz.
Guztiarekin amaitzean,
118 pultsazio nituen minutuko. Oso ondo bukatu dut entrenamendua.
Entrenamendua bukatu
bezain laster etxera joan naiz, dutxa bero bat hartu, artzai-andrez jantzi eta
kalera irten naiz.
Serieak egiten
nengoeneko argazkia:

No hay comentarios:
Publicar un comentario