Abenduaren 28an,
fisikoki zein animikoki oso ondo jaiki nintzen. Esnatutakoan nituen pultsazioak
60 ziren minutuko. 10etan esnatu nintzen, gosaldu eta 11etan entrenatzera joan
nintzen.
Entrenamendu hasi baino
lehenagoko pultsazioak 68 ziren minutuko. Hasteko, beti bezala 10 minutu rodatu
nituen, eta ondoren estiratu, abdominal lunbar flexioak egin nituen. Hau dena
egin ondoren, ariketekin hasi nintzen, lehenengo korrika ariketak, 40 metro,
ariketa bakoitza 2 aldiz errepikatuz (skiping, pendular, soldadito, con2 eta
con3). Gero hesiekin batidak egin genituen, 3 aldiz hesiaren alde bakoitzetik
eta beste 3 aldiz erditik.
Amaitzeko, 100m ko 9
serie egin genituen, hesiekin. 3 serieko multzotan banatuta. Serie bakoitzaren
arteko errekuperazioa 4minutukoa zen eta multzo bakoitzekoa 10 minutukoa.
Azkenerako oso nekatuta nengoen, eta 121 pultsazio nituen minutuko.
Fisikoki
nahiko ondo bukatu nuen, nahiz eta hankak kargatuta eduki.
Argazki hau serieak
egiten da:

No hay comentarios:
Publicar un comentario