Urtarrilaren 2an,
arratsaldean joan nintzen entrenatzera, 6etan. Esnatu bezain laster nituen
pultsazioak 57 ziren minutuko. Animikoki zein fisikoki oso ondo nengoen.
6etan entrenatzera joan
nintzen. Entrenatzen hasi baino lehenagoko pultsazioak 89 ziren minutuko. 10
minutu rodatu ondoren, beti bezala ondo estiratu nuen. Estiramenduekin amaitu
ondoren korrika ariketak egin nituen, 30
metro, ariketa bakoitza 2 aldiz errepikatuz, skiping, pendular, eta skiping
hanka batekin bakarrik eta gero bestearekin.
Honen ondoren 300m-ko 3 serie
egin nituen, 48 segunduetan. Lehenengoa eta bigarrena ondo egin ditut, baina
hirugarrenerako hankak oso kargatuta nituen. Entrenamendua bukatu bezain laster
etxera joan nintzen sofan etzatera. Entrenamendua bukatu nuenean 125 pultsazio
nituen minutuko. Animikoki ere ondo bukatu dut.
Etxera iritsi bezain
laster sofan botata egon nintzen denbora luze batez.
Argazkia 300nak egiten
da:
No hay comentarios:
Publicar un comentario