2013/01/07

8.entrenamentua 2013-01-04


Urtarrilaren 4ean, esnatu nintzenean 61 pultsazio nituen minutuko. Animikoki zein fisikoki oso ondo esnatu nintzen.

6ak iritsi zirenean, entrenatzera joan nintzen. 85 pultsazio nituen minutuko hasi aurretik. Denak iritsitakoan 10 minutu rodatu nituen belarretik. Ondoren ondo estiratu nuen, eta abdominalak egin.

Guztiarekin amaitu ondoren hesi ariketak egin nituen, ariketa bakoitza 3 aldiz errepikatuz. Honen ondoren desplazamendu ariketak ere egin nituen, 50metrotan, ariketa bakoitza 2 aldiz errepikatuz.

Ariketekin amaitu ondoren, 150m-ko 6 serie egin nituen, 4 minutu errekuperatuz. Bukaerarako egia esan nahiko nekatuta nengoen. Amaitu dudanean 118 pultsazio nituen minutuko. Serieak bukatzean berriro ere ondo estiratu nuen. Fisikoki zein animikoki ondo bukatu nuen.

Etxera iritsi bezain laster dutxa bero bat hartu eta afaltzera joan nintzen.

Argazkia estiratzen da:


No hay comentarios:

Publicar un comentario