16. Entrenamendua:
Gaur, 2012/12/06, fisikoki eta animikoki oso ondo jaiki naiz. Esnatzean nire pultsazioak 60 pultsazio minutuko ziren. Gauzak horrela azken entrenamendua egitea erabaki dut. Anaiarekin batera Usabal polikiroldegira joatea erabaki dut.
Usabalen, tatamietan, luzaketa batzuk egin ditut. Hasiera nire pultsazioak 75 pultsazio minutuko ziren. Luzaketa hauek eta gero, apur bat berotu dut korri pixka bat eginez. Jarraian bulderrean ibili naiz batera eta bestera. Bulderrean ibili ondoren. luzaketa dexente egin ditut, batez ere besoetan, gogortuta nituelako. Entrenamendua amaitzean nire pultsazioak 86 pultsazio minutuko ziren.
Jada entrenamendua bukatuta, berriro ere etxera itzuli naiz eta etxean, sofan eserita testu hau idatzi dut. Entrenamendua egitean oso motibatuta sentitu naiz eta orain oso pozik nago lana bukatu dudalako jada.
Hauek dira entrenamenduan zehar ateratako argazkiak:
No hay comentarios:
Publicar un comentario