2012/12/01

15. Entrenamendua

15. Entrenamendua:

Gaur, 2012//12/02, fisikoki eta animikoki ondo jaiki naiz. Esnatzean nire pultsazioak 55 pultsazio minutuko ziren. Ongi deskantsatu dudanez oso ondo sentitzen nintzen fisikoki. Gauzak horrela, paseo bat ematea erabaki dut.

Ez dut ez berotu eta ezta luzatu ere egin eta etxetik ateratzean nire pultsazioak 67 pultsazio minutuko ziren. Anaiarekin, zazpi bidetatik Leaburura joan naiz, Leaburutik Belauntzara, eta Belauntzatik Ibarrara joan gara. Belauntzako iturrian ur pixka bat edan dugu gero bideari jarraitzeko. Ibarratik itzuli gara berriro ere etxera. Ariketa egiterakoan oso pozik sentitu naiz, eta nahiz eta hotza egin oso eguraldi ona zegoelako.

Etxera iristean, nire pultsazioak 85 pultsazio minutuko ziren. Etxean ez dut luzatu baina telebista ikusi dut sofan eserita. Orain motibatuta nago jada saio bat besterik ez zaidalako geratzen lana amaitzeko.

Hauek dira bueltan ateratako argazkiak:




No hay comentarios:

Publicar un comentario