2012/12/01

14. Entrenamendua:

14. Entrenamendua:

Gaur, 2012/12/01, fisikoki eta animikoki ondo esnatu naiz. Esnatzean nire pultsazioak 58 pultsazio minutuko ziren. Eskola eta gero, azkar bazkaldu eta denbora aprobetxatuz entrenamendu bat egitea erabaki dut.

Etxetik ateratzean nire pultsazioak 70 pultsazio minutuko ziren. Ez dut ezta berotu eta ezta luzatu ere egin. Bizikletan joan naiz, lehenengo Alegira erritmo lasai batean eta gero Amezketako auzoa den Ugartera erritmo azkarrago batean. Ugartera iristean nire pultsazioak 115 pultsazio minutuko ziren. Hauek dira Ugarten ateratako argazkiak:




Itzulera erritmo berdinean egin dut gutxigora behera eta etxera iristean nire pultsazioak 125 pultsazio minutuko ziren. Oso ondo sentitu naiz entrenamenduan nahiz eta hotz handia egin. Etxean luzaketa oso labur batzuk egin eta dutxatu egin naiz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario