Gaur goizean minutuko 58 pultsaziorekin esnatu naiz. Animikoki eta fisikoki oso ondo esnatu naiz, ondo lo eginda aspaldiko partez.
Gosaldu eta usabalera joan naiz oiñez eta komeriak izan ditut elurrarekin ez bustitzeko. Entrenamendua hasi baño lehen nire pultsazioa minutuko 79koa izan da.
Hasteko 15 minutu aritu naiz bizikletan musika entzuten. Ondoren abdominalak egin ditut abdominalak egiteko tramankulu batean. 50ko lau serie. Makinetara pasa naiz gero eta gorputzeko ia atal guztiak landu ditut. Bukatzeko korri egiteko asmoa nuen, baina ezizenkoa izan da, izan ere gaur ginasioa leporaino zegoen, ze nazka! Arraun egiteko makinan aritzea baino beste erremediorik ez zait geratu. Amaitzerakoan nire pultsazioa 113koa izan da minutuko.
Entrenamendua eta gero dutxa bero bat hartu eta saskibaloi partidoa ikusten geratu naiz. Ondoren etxera bueltatu eta bapo-bapo bazkaldu dut.
Hona hemen argazki pare bat:


No hay comentarios:
Publicar un comentario