2013/02/24

2.ENTRENAMENDUA


Gaur goizeko 9tan  jaiki naiz. Esnatu naizenean 55 pultsazio minutuko nituen. Aurreko egunetik pentsatua nuen gimnasiora joatea eta halaxe egin dut. Pixkat bat nekatuta nengoen, izan ere, aurreko egunean saskibaloieko partidua eduki nuen eta gauean nahiko berandu sartu nintzen ohera. Entrenamendua hasi baino lehen 65 pultsazio minutuko nituen.

Pixka bat berotzeko bizikletan ibili naiz 10 minutuz nahiko lasai. Ondoren, besoak ondo estiratu ditut eta makinekin lanean hasi naiz. Lehenengo, besoak lantzeko altxamenduak egin ditut (20ko serieak). Ondoren, hankak zertxobait estiratu eta hankak lantzeko makinean aritu naiz altxamenduak egiten 20ko serieak eginez. Korri egitera kanpora joateko asmoa nuen baina otz asko eta elurra ari zuenez zintan egin dut korri. 15 minutuz egon naiz korrika abiadura nahiko normalean eta azkeneko 5 minutuetan pixkat azkarrago aritu naiz. Amaitzeko esterila hartu eta berriro estiratu dut. Entrenamendua amaitu dudanean 106 pultsazio minutuko nituen.

Fisikoki nahiko nekatuta amaitu dut baina animikoki pozik. Izan ere, denbora asko zen igandean ez nintzela gimnasiora joaten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario