Aurreko entrenamenduan esan dudan bezala ezin izan ditut entrenamenduak igo. Atzo, igandea, goizeko 7tan jaiki nintzen. Anaia eta bere lagun batzuekin Aizkardiko mendi martxa egiteko. Animikoki nahiko ondo nengoen baina fisikoki nahiko nekatuta, izan ere, etxera goizeko 2:30etan iritxi nintzen. Esnatzerakoan 55 pultsazio minutuko nituen. Mendi martxa hasi baino lehenago 71 pultsazio minutuko nituen.
Mendi martxaren iraupena 5 ordukoa zen baina nahiko erritmo arinean ibili eta 4 ordu eta laurdenean amaitu genuen. Guztira 22 km ziren eta 1100 metroko desnibela zuen ibilbideak. Ibilbidean zehar hainbat aldapa zeuden baina igotzerako orduan nahiko eroso sentitu naiz.
Mendi martxa amaitzerakoan 100 pultsazio minutuko nituen. Animikoki oso ondo sentitu nintzen eta fisikoki ere bai nahiz eta logure pixkat bat eduki.

No hay comentarios:
Publicar un comentario