Gaur fisikoki eta animikoki nahiko ondo jaiki naiz. Goizeko 10etan
esnatu naiz eta lasai lasai etxean egon naiz. Esnatzerakoan 54 pultsazio
minutuko nituen. Arratsaldeko 16:00etan saskibaloieko entrenamendua izan dut
Usabalgo polikiroldegian. Entrenamendua hasi baino lehen 69 pultsazio minutuko
nituen.
Gaurko entrenamendua nahiko lasaia izan da, izan ere, asteburu honetan ez dugu partidurik jai delako. Lehenengo harrapaketetan jolastu gara eta baloia zuenak ezin zen egina izan. Ondoren, “Australia” izeneko ariketa egin dugu. Ariketa hori tiroa praktikatzeko balio du. Hori eta gero, tiro libre batzuk bota ditugu. Gero, partidutan erabiltzen ditugun jokaldia batzuk errepasatu ditugu eta azkenik partidu bat jolastu dugu bost bosten aurka jokaldiak practican jarriz.
Entrenamendua amaitzerakoan 110 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko ondo amaitu dut eta animikoki oso ondo.

No hay comentarios:
Publicar un comentario