Gaur, goizeko 9:30 etan jaiki naiz. Esnatzerakoan 57
pultsazio minutuko nituen eta animikoki eta fisikoki oso ondo nengoen. 10:15
aldera Usabal polikiroldegira joan naiz kirol pixka bat egitera. Entrenamendua
hasi baino lehen 73 pultsazio minutuko nituen.
Hasieran estiramentu batzuk egin ditut. Gero, 20 minutuz aritu naiz bizikletan nahiko erritmo onean. Ondoren, besoak eta bizkarra lantzeko makinetan aritu naiz. Deskanso txiki baten ondoren, 250 abdominal eta 100 lunbar egin ditut. Amaitzeko 20 minutuz aritu naiz zintan korrika.
Entrenamendua amaitzerakoan, 119 pultsazio minutuko nituen. Animikoki nahiko ondo amaitu dut eta fisikoki nekatuta.

No hay comentarios:
Publicar un comentario