Bertan, hasteko "korrika egiteko zintan" 15 minutu egin nituen eta gero 10 minutu aldapa gorantz ibili nintzen. Bukatzean bizikletan 10 minutu egin nituen belauna gogortzeko. Behin bizikletarekin bukatuta pesak egitera joan nintzen eta pisua hankarekin altxatzeko makinan eseri eta 20ko bi serie egin nituen. Azkenik tatamietara jeitsi eta bertan luzaketak eta abdominalak, 20eko lau serie, eta belaunarentzat ariketak egiten bukatu nuen entrenamendua.
Bukatzerakoan 118 pultsazio nituen minutuko eta ez negoen oso nekatuta lasai egin nituelako ariketak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario