2013/03/21

9.entrenamendua

Gaur goizean, oso nekatuta jaiki naiz atzo gauen lengua ikasten egon nintzelako nahiko berandu arte, baina eguraldiak pixka bat alaitu nau. Esnatzerakoan, 60 pultsazio nituen minutuko. Eskola amaitu, bazkaldu eta gimnasiora abiatu naiz lagun batekin kirol apur bat egiteko intentzioarekin.

Entremendu hasieran, 73 pultsazio nituen. Estiramendu batzuk egin ditut eta 15 minutu ibili naiz bizikletan. Gero, zintara jo dut  eta 20 minutu egon naiz 11km/h abiadurarekin. Bukatutakoan, 5 minutuko deskantsua egin dut eta 10 minutu ibili naiz ergometroan. Beste estiramendu batzuk egin ditut eta hankak lantzeko makinetan ibili naiz.

Nekatuta bukatu dut entrenamendua 117 pultsaziorekin, baina dutxatu eta gero hobeto sentitu naiz. Jantzi eta etxera itzuli naiz.


No hay comentarios:

Publicar un comentario