Entenamendua hasteko 4 buelta eman ditut pista guztira korrika eta luzatzen hasi naiz. Behin luzaketak eginda, "minutuak" egin ditut. Espalderan hanka bat eta bestea lurrean jarriz frontal eta espagat landu ditut. Ondoren bizkarra eta enpeineak luzatu ditut. Cintarekin, montagean ditudan jaurtiketa guztiak 5 aldiz ondo egin ditut, gero "zailtasunak" 3 aldiz ondo eta azkenik transiziozko pausoak landu ditut. Montagea landu ondoren, tapizean musikarekin egiten hasi naiz. 5 aldiz egin det montage guztia eta jarraian akatsak zuzendu ditut. Cintarekin bukatzeko, jaurtiketa bakoitza 3 aldiz ondo egin ditut eta luzaketekin hasi naiz. Amaitzeko abdominalak egin ditut, 20 abdominaleko 5 serie. Bukatzerakoan 120pultsazio minutuko nituen. Nekatuta eta buruko minarekin bukatu dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario