2013/03/18

8.ENTRENAMENDUA 13/03/17

Atzo goizeko 9:00tan esnatu nintzen mendira joateko asmoz. Esnatzerakoan nire pultsazioa 58koa zen minutuko. Fisikoki deskantsatuta nengoen eta animikoki beti bezela nahiko ondo.
Etxean gosaldu eta gero nire pultsazioa minutuko 70koa zen. Arropa erosoa jarri eta etxetik abiatu nintzen buelta bat emateko asmoz familiarekin. Azkenean Gaztelura joatea erabaki genuen gero sozidadean hamaiketakoa egiteko. Bidean belauneko mina jarri zitzaidan baina bestela oso ondo pasatu nuen. Errimo normalean 1:30n iritsi ginen gutxi gora behera. Goran nire pultsazioa minutuko 112koa zen.
Gaztelun hamaiketakoa egin eta estiramendu batzuk egin nituen belauna eta bolak lasaitzeko. Gaztelutik Tolosara igoeran baino zertxobait azkarrago egin genuen. Etxera iristerakoan bazkaldu eta deskantsatu egin nuen. Fisikoki nahiko nekatu nintzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario