2013/03/17

8.ENTRENAMENDUA


Gaur goizen goizeko 9:30etan esnatu eta gimnasiora joatea erabaki dut. Esnatu naizenean 55 pultsazio minutuko nituen. 10:15enak aldera, Usabal polikiroldegiko gimnasiora joan naiz. Entrenamendua hasi baino lehen 72 pultsazio minutuko nituen.

Entrenamendua hasteko, 15 minutuz egon naiz bizikleta egiten. Ondoren, estiratu egin ditut besoak ondoren besoak landu behar nituelako. Estiratu eta gero, besoak lantzeko makina batera joan naiz. Bertan 15eko 4 serie egin ditut. Makina hori, ondoren dagoen  argazkian azaltzen da. Jarraian, abdominalak egin ditut; 35eko 4 serie. Amaitzerakoan lunbarrak; 35eko 2 serie. Amaitzeko korri egin dut zintan 20 minutuz.

Entrenamendua amaitzerakoan 117 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko nekatuta amaitu dut eta animikoki nahiko ondo.



No hay comentarios:

Publicar un comentario