4. Entrenamendua
Gaur goizean animikoki ondo esnatu naiz eta 58ko pultxazioa nuen. Eguraldiagatik entrenatzera joatea baino plan hobeagoak pentsatu ditut baina entrenatzera joan behar izan dut.
Entrenamendu hasieran 80ko pultxazioa nuen, nahiko altua bizikletan azkar joan behar izan baidut. Entrenamenduaren hasieran rugbin ibili gara saskibaloieko baloiekin eta honen ondoren lau kontrario izeneko ariketa egin dugu batez ere korri egin behar dena. Honen ondoren pixka bat lasaitzeko australia egin dugu, tiro egiteko ariketa, eta 50 sartu arte aritu gara. Ostera berriro ere ritmoa hartzeko hiru zeroren aurka eta bi baten aurkako kontratakeak egin ditugu eta amaitzean lasaitzeko tiro libreak. Ondoren tiroarekin jarraitu dugu eta kanasta azpitik hasiz atzeratuz 4 posizio jarri ditugu. Bakoitzetik 20 tiro sartu ditugu. Eta amaitzeko hiru-hiruren aurkako ariketa egin dugu.
Fisikoki ondo ikusi naiz eta entrenamendu ona egin dudalakoan nago, amaitzean 115 eko pultxazioa nuen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario