Gaur goizean nahiko ondo jaiki naiz fisikoki, baina animikoki ez oso ondo;izan ere, osteguna nire asteko egunik astunena da. Esnatu naizenean 55 pultsazio minutuko nituen. Gaur, ostegunero bezala, usabal polikiroldegira joan naiz saskibaloiko entrenamendua baitnuen.
Entrenamendua hasi baino lehen, 74 pultsazio minutuko nituen. Entrenamendua hasteko rugbin ibili gara pixkat bat berotzeko. Ondoren, lau kontrario izeneko ariketa egin dugu. Ariketa horretan nahiko korri egin behar da. Gero, australia izeneko ariketa egin dugu. Ariketa hori tiroa lantzeko da. Ariketa hori amaitzerakoan kontratakeak landu ditugu, lehenengo hiru zeroren aurka eta segidan bi baten aurka. Ondoren, lasaitzeko tiro libre batzuk bota ditugu. Tiroa lantzeko ariketa bat egin dugu bai kanasta gertutik baita urrutitik ere, hau da, posizio ezberdinetatik. Amaitzeko 3x3 jolastu dugu.
Entrenamendua amaitzerakoan 110 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko nekatuta bukatuta bukatu dut eta animikoki nahiko ondo naiz eta ez da izan nire entrenamendu hoberenea.

No hay comentarios:
Publicar un comentario