2013/03/10

6.Entrenamendua

Gaur goizean fisikoki eta animikoki nahiko ondo jeiki naiz. Esnatzerakoan 56 pultsazio minutuko nituen. Goizean Usabal polikiroldegira joan naiz gimnasioan kirol pixka bat egitera. Hamarrak aldera Usabal aldera joan naiz. Gaurko entrenamendua nahiko motza egin dut.

Entrenamendua hasi baino lehen 73 pultsazio minutuko nituen. Lehenengo, 15 minutuz egon naiz korrika. Ondoren, aspaldiko partez, ergometroan ibili naiz beste 15 minutuz. Gero, 30abdominaleko 4 serie egin ditut. Segidan, 15 lunbarreko 3 serie egin ditut. Hori eta gero, 10 flexioko 3 serie egin ditut. Amaitzeko, 15 minutuz aritu naiz korrika abiadura nahiko azkarrean.

Entrenamendua amaitu dudanean, 115 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki nahiko nekatuta amaitu dut baina animikoki oso ondo.







No hay comentarios:

Publicar un comentario