Gaurkoan ere aitak esnatu nau mendira joateko. Esnatzean nire pultsazioa 57koa zen minutuko. Fisikoki eta animikoki oso ondo sentitu naiz. Izan ere aste honetan hiru azterketa egin behar izan ditut eta denbora gutxi nuenez ikasteko oso urduri egon naiz.
Gainerea eguraldia ikusi eta ohikoa den bezela,gaur ere Lartera joateko asmoz . Kotxez Gaztelura joan gara aita eta biok. Bertan nire pultsazioa minutuko 72koa zen. Berotzeko abidura onean hasi gara baño goruntz gindoazen eiñean errimoa bajatu dugu. Azkeneko maldan berriz ere erdi korrika hasi gara. 52 minututan igo gara 810 metroko Laarte mendira. Goran nire pultsazioa minutuko 121ekoa izan da.
Ur trago bat edan eta 45 minututan beran geuden. Animikoki eta fisikoki oso ondo bukatu dut, ez dut esfortzu oso handia egin eta mendi honetan jende asko ibiltzen ez denez gustoa ematen du gaurko eguraldia honela aprobetxatzea.


No hay comentarios:
Publicar un comentario