2013/04/18

12.entrenamendua

Gaur goizean goiz, nahiko  nekaturik esnatu naiz ez baitut nahi bezainbeste lo egin. Nire goizeko pultxazioa 55 ekoa zen. Ez du atzo bezain eguraldi ona egin eta egunean zear ez naiz oso espabilaturik egon. Ostegunero legez arratsaldeko 6.45 etan saskibaloiko entrenmaendua hasi dugu. Entrenamendu hasieran 74ko pultxazioa nuen.

Entrenamenduari erritmoa hartzea bastante kostatu zait baina bein hartuta ondo aritu naizela uste dut. Luzaketen ondoren hiru talde egin ditugu eta taldekoen artean 10 pase egin behar diren ariketa egin dugu. Honen "australia" egin dugu guztira 50 tiro sartuz. Hiru "linea" egin ondoren bi talde egin eta leku ezberdinetatik hogei tiro sartzeko ariketa egin dugu lehia moduan.  Ura edan ostean, kadete ariketa exijentea egin dugu eta honen ostean tiro libreak deskantsu moduan. Jokaldiak errepasatu ondoren 4x4-ko jokaldiak egin ditugu eta honekin amaiera eman diogu entrenamenduari.

Entrenamendua amaitzean 119ko pultxazioa nuen eta aste santuak baino lehenago nuen erritmoa errekuperatu ez dudala notatzen dut oraindik.


No hay comentarios:

Publicar un comentario