2013/04/18

8. entrenamendua



2013-03-24
Gaur goizean, ondo esnatu naiz nahiko ondo egin dudalako lo eta animikoki oso pozik eguraldi ona egin behar zuelako. 55 pultsaziorekin esnatu naiz. Igande askotan bezala traineruko entrenamendua izan dugu, eta beraz Oriora joan gara.

Entrenamendua hasi baino lehen, 76 pultsazio nituen , nahiko ohikoa nigan.  Gaurko entrenamendua  ordubete eskasekoa izan da eta orioko jeitsierako estropada izango litzatekeena egin dugu 20 minutu inguruko beroketaren ondoren. Estropadaren simulazioa egin ondoren itsasora atera gara, gutako batzuk olatuetara ohitzen joateko eta arraunketa apur bat desberdina denez, ikasteko asmoz. Bertan 45 bat minutu eman ditugu, eta nahikoa zelakoan trainerua ateratzera joan gara, baina esan beharra dago zailtasun ugari izan ditugula. Izan ere, itxasbehera zegoen eta itsasoratzeko lekuan ez zegoen ur tantarik. Atera eta luzaketak egin ondoren Tolosara itzuli gara.

Bukatzean nekatuta baino mareatuta sentitu naiz olatuengatik, izan ere, ohitura falta handia dugu. Hala ere esperientzia polita izan da. Entrenamendua bukatzean 120 pultsazio nituen minutuko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario