2013/04/18

7. entrenamendua



2013-03-20
Gaur ondo esnatu naiz bai animikoki eta bai fisikoki. Nire pultsazioak minutuko 59koak izan dira. Gainera eguraldiak asko animatu nau, temperatura ere ederra izan da. Beraz, entrenamendu on bat egiteko ezin kejatu.

Gaurkoan batelean aritzea egokitu zaigu. Hogei minutuko beroketa egin ondoren, piramide batzuk egin ditugu. Serieak honelakoak izan dira: 30 palada 22 paladetara, 10 palada errekuperatzeko, 30 berriz 24 paladetara, 10 errekuperatzeko, beste 30 26 paladatara, 10 errekuperatzeko, beste 30 28 paladatara, 10 errekuperatzeko. 30 palada 24 paladetara berriz, 10 errekuperatzeo, 30 26 paladetara, 10 errekuperatzeko, berriz ere 30 palada 28 paladetara, 30 palada 30 paladatara eta 10 errekuperatzeko. Berriz ere 30 palada 26 paladatara, 10 errekuperatzeko, 30 palada 28 paladatara, 10 errekuperatzeko, 30 30 paladatara, 10 errekuperatzeko eta bukatzeko 30 palada 32 paladatara. Horrelako serieak hiru aldiz egin ditugu. Bukatzeko eta gorputza askatzeko bi vuelta eman ditugu eta luzaketekin entrenamenduari amaiera eman diogu.
Beran nire pultsazioa 123koa izan da.
Gustura bukatu dut entrenamendua baina esan beharra dago oso gogorra izan dela, baita luzea ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario