Gaur goizean esnatzerakoan 61 pultsazio nituen minutuko, ondo esnatu naiz fisikoki eta animikoki izan ere ordu bat gehiago izan dut lo egiteko. Eskolara 9tan sartu gara. Eguna ondo joan da, nahiko lasaia. Earki bazkaldu eta ginasiora joan naiz bakarrik.Entrenamendua hasi baino lehen nire pultsazioa 74koa zen minutuko.
Betiko luzaketak egin ditut esterilan eta bizikletan ibili naiz 15 minutu. Tarteka zutik ere ibili naiz errimo onean. Ondoren korrika ibili naiz zintan 15 minutu 10 km/h abiaduran. Oso gogorra egin zait eta 15 minutu pasatzerakon errimoa 6,5 km/h-ra jaitsi dut eta bost minutu zehar oinez ibili naiz. Ondoren makinetan ibili naiz hankak eta besoak lantzen. Gero 20 minutu ibili naiz hankak eta eskuak batera mugitu behar dituzun makinan ( pedaleatzen ari zaren einean eskuak aurrera eta atzera mugitu behar dituzu) . Bukatzeko abdominlak egin ditut, 50ko 4 serie. Entrenamendua bukatzerakoan nire pultsazioa 116koa zen.Luzatu eta dutxa frexko bat hartu dut. Oso nekatuta bukatu dut, gogorra egin zait entrenamendua baina orain ondo sentitzen naiz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario