Gaur goizean 8:30etan jaiki naiz, izan ere, konbibentzitan egon naiz Loiolan. Esnatzerakoan 58 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki oso ondo nengoen ederki egin dudalako lo, eta animikoki ere ondo. Eguerdian, Tolosara itzuli, bazkaldu eta Usabalgo gimnasiora joan naiz bostak aldera. Entrenamentua hasi baino lehen 74 pultsazio minutuko nituen.
Entrenamenduari hasiera emateko estiratu egin dut. Ondoren, ergometroan aritu naiz 20 minutuz. Gero, besoak eta hankak lantzeko makinetan aritu naiz serieak eginez. Makinetan amaitu eta gero, abdominalak egin ditut (40eko 6 serie). Ondoren lunbarrak egin ditut (20eko 4 serie). Gero, flexioak egin ditut (15eko 3 serie). Entrenamenduari amaiera emateko 15 minutuz aritu naiz zintan korrika.
Entrenamendua amaitzerakoan 119 pultsazio minutuko nituen. Fisikoki oso nekatuta amaitu dut eta animikoki pozik.

No hay comentarios:
Publicar un comentario