2013/04/25

16.ENTRENAMENDUA 13/04/25

Gaur esnatzerakoan 60 pultsazio nituen minutuko. Animikoki ondo esnatu naiz, bihar ostirala dela pentsatuz eta eguraldia ikusiz. Fisikoki nahiko ondo, agujetengatik izango ez balitz. Ondo gosaldu eta oinez igo naiz eskolara. Eguna gogorra izan da aspaldiko partez, zortzietatik hirurak arte egon gara.
Arratsaldean eskola alde batera uzteko eta eguraldia probesteko Alegira joatea pentsatu dut.Etxean nire pultsazioa 71koa zen minutuko. Korrika joan naiz Alegira eta oinez itzuli naiz usabalera. Usabalen bizikletan ibili naiz nahiko gogor jarrita. Ondoren makina berriak probatzen ibili naiz eta eskailera igotzeko makinan aritu naiz 20 minutu. Bukatzeko betiko luzaketak egin eta abdominalak egin ditut 50ko 4 serie. Entrenamendua bukatzerakoan 113 pultsazio nituen minutuko.
Nekatuta amaitu dut,
baina fisikoki goizean baino agujeta gutxiago ditut orain.

No hay comentarios:

Publicar un comentario